2014(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

zorionak 5. maila

Gipuzkoako eskoletako LHko 5. mailako ikasleek hartu dute parte Bidegi, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan. Gabonak gaiaren inguruan 40 marrazki inguru aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Guztien artetik bi saridun hautatu dituzte: Villabonako Fleming Ikastetxeko eta Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolako bi marrazki. Saria, ordea, ikastetxe horietako 5. maila osoarentzat izango da. Bi sari jasoko dituzte: 1. Txangoa: Bidegiko bide sareen Kontrol Zentrora eta Lurraldebuseko kontxe-toki edo garaje gune batera. 2. 400 euroko diru-saria eskola materiala erosteko, edo txango bat egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina